Ogellara bizikleta martxa antolatu du Lekeitioko Gazteguneak
Udaberrian murgilduta eta eguraldi onagaz, kanpo ekintzak ere martxan jarri dituzte Lekeitioko Gaztegunean. Hurrengo gazte ekintza bihar egingo dute.Lekeitioko Aisialdi Taldeak 10:30ean jarri du hitzordua Gaztegunean. Bizikleta eta kaskoekin agertu beh...
Lekeitioko Aisialdi Taldeak 10:30ean jarri du hitzordua Gaztegunean. Bizikleta eta kaskoekin agertu behar dira gazteak, Ogellara bizikletan joan eta eguerdian erreki sorta bat prestatzeko. Iluntze aldera bueltatuko dira Lekeitiora.
Irteeran parte hartzeko ez dago aurretik izena eman beharrik, baina animatzen denak 2 euro ordaindu beharko dituela eta gurasoen baimena emanda eduki beharko dutela azaldu dute Lekeitioko Aisialdi Taldekoek.