Langileen eskubideen aldarrikapen eguna bilakatu gura dute aurten ere Maiatzaren Lehena. LAB sindikatuaren esanetan, biharkoan zer ospatzerik ez dago. Langileek bizi duten krisi ekonomikoa salatu du sindikatu abertzaleak.
ELA sindikatuak ere kalera ateratzeko deia egin die bere militanteei. Bai sindikatu batek zein besteak dioenez, langile izateaz harro egoteko eguna da Maiatzaren Lehena.
Langileentzat egoerak okerrera egin duela esan du LAB sindikatuko ordezkari Aitziber Barandikak. Haren hitzetan, krisia ezin daiteke neurtu bakarrik enpresa handiek edo kapitalak dituen erekinekin.
Hala,euskal herritarrek gaur egun oraindik bizi duten egoera izan du gogoan LABeko ordezkariak: «Gero eta okerrago bizi gara, pobrezia zabaltzen ari da, eta lan harremanak guztiz desregularizatuta daude».
ELA sindikatua ere egun herritarrek eta langileek bizi duten egoera salatu du. Sindikatu horren ustez, ezinbestekoa da aztertzea gobernuak eta instituzioak kapitalaren nahiekin nola «ezkontzen» diren. «Kapitalaren interesak politikan ondo ordezkatuta daude, eta, bitartean, kapitala gu pobretuz gozatzen ari da».
Haren nahi bakarra, ELAren iritziz, diru gehiago pilatzea da, eta, bide horretan, desberdintasuna handituz doala kritikatu du.
Hala, Maiatzaren Lehenean kalera ateratzeko deia egin dute bi sindikatuek. LABek eskualde mailako manifestazioa egingo du Bermeon. 12:30ean aterako dira, Goiko plazatik. Ordubete lehenago, baina, 11:30ean, auto karabana aterako da Gernika-Lumoko Maxi Eroskitik.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.