‘Etiketatuak’: Umeen hilotzak Bilbon
«Gerrak dena aldatzen du, egin dezagun gure esku dagoena horrelakorik berriro gerta ez dadin». Maria Oms Jane artista katalandarraren berbak dira. Bere margolanak daude ikusgai Gernika-Lumoko kultur etxean, Gerrak dena aldatzen du izeneko erakusketan. Gerra bizitzera behartuta egon ziren gurasoen oroimenez egin ditu lanak. Margolanetan, gerra garaiko egoera ezberdinak islatu gura izan ditu: soldaduak, armak esku artean hartzera behartuta izan ziren milizianoak, herri suntsituak, sutan ziren kaleak, umeen hilotzak… Etiketatuak izeneko lana –ezkerreko argazkian– margotzea egin zitzaion bereziki gogorra: «Haur errugabeak dira, Bilbo bonbardatu ostean». Oms Janek gogoan ditu Mola generalaren berbak, eta obra horri erantsi gura izan dizkio: «Ez da zutik geratuko den harririk». Margolan horren bitartez, gainera, artistak testu liburuetan agertzen ez diren giza duintasuna eta haserre bizia erantsi gura izan zizion gertaera historiko hari. Erakusketa hilaren 15a bitartean izango da ikusgai.