Bizkaiko arraun taldeek gazte eta senior mailetako hirugarren eta laugarren jardunaldiak lehiatuko dituzte. 11:00etan hasi eta eguerdira bitartean ariko dira arraunean.
Bermeoko, Elantxobeko eta Mundakako klubekin batera, talde hauek parte hartuko dute: Ondarru, Isuntza, Kaiku, Portugalete, Deustu, Arkote, Zierbena eta Lutxana.
Hain zuzen ere, aurreko asteburuan Plentzian jokatu zituzten lehenengo eta bigarren jardunaldiak.
Seniorretan, bermeotarrak nagusitu ziren, hamahiru minutu, 46 segundu eta ehunen bateko denboragaz. Atzetik, Kaiku sailkatu zen, eta Bermeoko bigarren taldea izan zen hirugarrena. Halaber, Elantxobek zortzigarren amaitu zuen. Bermeotarren hirugarren taldea izan zen hamazazpigarrena. Mundakarren bi talde lehiatu ziren; batak hamazortzigarren amaitu zuen, eta besteak hogeigarren. Hala, Elantxobeko beste taldeak hogeitabigarren amaitu zuen lehia.
Bestalde, gazteetan, Deustu izan zen garailea, hamabost minutu, 32 segundu eta 76 ehuneneko denboragaz. Bertoko taldeen artean, Elantxobek seigarren amaitu zuen estropada, lehenengoaengandik 45 segundu eta 66 ehunenera.