Kontzertuak hartuko ditu Arrantzaleen Museoak
Bermeoko Musika Eskolako ikasleek eszenatoki berri bat estreinatuko dute: Arrantzaleen Museoa, hain zuzen ere. Gaur eta bihar, kontzertuak eskainiko dituzte, 19:00etan, doan.Sokak Airean kontzertua eskainiko dute gaur. Bertan, Bermeoko, Arratiako eta Z...
Sokak Airean kontzertua eskainiko dute gaur. Bertan, Bermeoko, Arratiako eta Zornotzako musika eskoletako biolin eta biolontxeloko 40 ikaslek parte hartuko dute. Bermeoko Musika Eskolako arduradunek azaldu dutenez, «elkarlanean burututako proiektuari hasiera emango diote Bermeon. Ondoren, Zornotzan eta Artean emango dituzte kontzertuak».
Bihar, berriz, Kantak Airean izeneko kontzertua hartuko du Arrantzaleen Museoak. Horretan, Musika Eskolako koru txikiak eta kamara koruak parte hartuko dute. Jakinarazi dutenez, 35 ikaslek parte hartuko dute emanaldi horretan.
Musika Eskolako arduradunen arabera, «kontzertu txikien formatuak eskaintzeko leku egoki modura ikusi dugu Arrantzaleen Museoa».
Erroxape Santurtzira
Bestalde, kontzertuekin jarraituta, barikuan Erroxape abesbatzak Santurtzira egingo du irteera. Mamariaga aretoan eskainiko dute kontzertua, Maitia abesbatzarekin batera. Elkartruke bat da eta santurtziarrak Gabonetan etorriko dira Bermeora.