Etzi jai giroan batuko dira ibarrangelutarrak urteroko azokan
Azokaz aparte, beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Baserritarrez jantzita joateko eskatu dute. Arratsaldean, mus eta briska txapelketak egingo dituzteUrtero lez, maiatzaren 1a jai eguna dela aprobetxatuta, hainbat lagun elkartuko dira Ibarrangeluk...
Azokaz aparte, beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Baserritarrez jantzita joateko eskatu dute. Arratsaldean, mus eta briska txapelketak egingo dituzte
Urtero lez, maiatzaren 1a jai eguna dela aprobetxatuta, hainbat lagun elkartuko dira Ibarrangeluko Elexalde auzoan egingo duten azokan. Egun osorako ekintzak antolatu dituzte, eta baserritarrez jantzita joateko eskatu diete herritarrei.Goizeko lehen ordutik, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako ekoizleen eta artisauen produktuekin beteko dituzte erakusmahaiak. Ortuariak, hegaluzea, antxoak, eztia, gazta, etxeko ogia eta beste hainbat egongo dira. Gainera, argazki nahiz Basondoko animalien eta uso mezularien erakusketak egongo dira.
Zaldi gainean osteratxoa egiteko aukera ere izango da. 12:30etik aurrera, Ibarrangeluko trikitixa taldeko kideak giroa alaitzen ibiliko dira.
Arratsalderako musika
Bestalde, jan-edanean ibiltzeko taloen txosna ipiniko dute, taloekin, indabekin eta tripakiekin.
16:30ean, mus eta briska txapelketa hasiko dute. 18:00etatik aurrera, berriz, Atzekabe taldearen saioagaz gozatuko dute, eta, ostean, Maitzama erromeriagaz dantzan amaituko dute eguna.