Eskolarteko Antzerki Astean bilduko dira ikasleak maiatzean
Aurrekoetan bezala, aurten ere, Eskolarteko Antzerki Astean parte hartzeko aukera izango dute Gernika-Lumoko zentroetako ikasleek. Hain zuzen, maiatzaren 4an ekingo diote lanak antzezteari, eta 7ra bitartean, egunero izango da saioren bat edo beste.Liz...
Lizeo Antzokian bilduko dira ikasleak horretarako; egunero 15:00etan, eta maiatzaren 6an eta 7an, baita 11:00etan ere.
Allende Salazarreko LH 6. mailakoak izango dira antzezten lehenak, eta maila bereko Seber Altubekoak, berriz, azkenak. Bitartean, Gernika-Lumoko institutukoek, Barrutia ikastetxekoek, San Fidel ikastolakoek eta Mertzede ikastetxekoek ere parte hartuko dute.
Umeak gizarteratzeko bidea jorratzea eta euskararen erabilpena areagotzea eta ahozkotasuna lantzea helburu hartuta, udalerriko sei zentroetako 100 bat antzezle taularatuko dira, beste 1.600 bat ikasleri antzezteko duten abilezia erakusteko.