Bermeoko Udalak enkante publiko bidez salduko ditu azokako aparkalekuak
Jakinarazi dutenez, 57 aparkaleku salduko dituzte eta bi motatako partzelak daude aukeran.
Irteerako prezioak partzelaren araberakoak izango dira: aparkatzeko partzela bakarrik 10.017 euro, eta aparkalekua gehi trastelekua 17.524,86 euro.
Dokumentazio guztia Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko Idazkaritza Sailan dago erakusgai, interesa duen edozein lagunentzat.
Bestalde, interesa duten pertsonek Berh@z bulegoan aurkeztu beharko dituzte gutunazalak, maiatzaren 5etik ekainaren 4ra. Prozesuan parte hartzeko behin behineko bermea 100 eurokoa izango dela zehaztu dute.
Udaleko arduradunek azaldutakoaren arabera, eskaintzak ekainaren 22an zabalduko dituzte, 12:00etan.