Lapurretekin zerikusia izan dezakeen gizon bat atxilotu dute
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Ondarroan azkenaldian izan diren lapurretekin zerikusia izan dezakeen 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bariku goizaldean. Ertzaintzak ikerketa ireki du, eta atxiloketa herrian izan diren lapurretekin erlaz...
Atxiloketa San Ignacio kalean izan zen, 04:00ak aldera. «Ertzainek susmagarriak ziruditen bi pertsona ikusi zituzten edukiontzi batzuen atzean ezkutatuta, eta ezustean harrapatu ostean, korrika atera ziren».
Bietako bat momentuan bertan harrapatzea lortu bazuten ere, besteak ihes egin zuen. Ihes egindako bigarren gizonaren bila jarraitzen du Ertzaintzak.