Etxeetako suteen prebentzioari buruz ariko dira Mundakan
Eguenean jarri dute hitzordua 17:00etan, Tribisarrospeko Kultur Etxeko lehenengo solairuan. Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak izango dira hitzaldia ematera hurbilduko direnak.
Bertaratzen direnek Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaile zerbitzuari buruzko oinarrizko ezagutza izango dute. Hitzaldian, bestalde, ezbeharrei buruzko estatistika orokorraz eta biztanle tarte bakoitzean duen eraginari buruz ariko dira. Suari buruzko oinarrizko kontzeptuak ere emango dizkiete bertaratutakoei eta su itzalgailu mota desberdinei eta suteen aurkako babes instalazioi buruzko azalpenak ere emango dituzte. Azkenik, suteen aurrean zelan jokatu behar den azaltzeko tartea ere izango dute suhiltzaileek.