Eider Uruburu, eskumatik bigarrena
Eider Uruburu santutxuarra eta Mendatako bizilaguna aske utzi dute gaur. Frantzian zuten preso, Fresnes espetxean.
2014ko azaroan atxilotu zuten Uruburu, Parisen. Aletxu Zobaran bikotekideari egin behar zioten epaiketara joan zen Uruburu, Frantziara sartzea galarazita zuen arren. Hain zuzen, debeku hori hautsi izana leporatuta atilotu zuten bilbotarra. Hasiera batean fiskalak bi urteko zigorra eskatu zuen Mendatako bizilagunarentzat, baina epaileak 8 hilabeteko zigorra agindu du harentzat.
Frantziako legeak ezartzen dituen redentzioak kontuan hartuta, zigorra bete eta aske utzi dute Uruburu.