Argazkilaria: Eako liburutegia
Domekan Eskolondon bildu ziren lehiaketaren saro banaketa egiteko. Nagusietan, ilustrazioetan, Oihana Larizgoitik irabazi du. Ipuinetan, berriz, Irma Ruiz nagusitu da.
Bestalde, bederatzi eta hamabi urte bitartekoen kategorian Naia Azurmendik aurkezturiko lana izan da onena epaimahaikoen iritziz. Zazpi eta zortzi urte artekoen mailan Gorka Uribeondok irabazi du. Bost eta sei urte bitartekoen kategorian Magali Anton izan da onena. Hala, bost urtetik beherako ume denek jaso zuten saria.
40 bat partehartzaile izan dira aurtengoan, eta sariak ipuin eta ilustrazioekin loturikoak izan dira. Nagusietan, esaterako, ilustrazioaren kategorian marrazketarako materiala erosteko 50 euroko saria banatu zuten, eta ipuinetan, liburu denda batean gastatzeko kopuru bera eman zuten.