Argazkilaria: Musunzar
Datorren eguaztenean, hilaren 6an egingo dute Nafarroara txangoa herriko jubilatuek. Joateko asmoa dutenek, astelehena aurretik eman behar dute izena.
08:30ean irtengo dira, eta hamaiketako ederra janez hasiko dute eguna. Eguerdian Peru Harri, harriaren parkea ikustera joango dira.
Iñaki Perurena harrijasotzailearen Gorrittenea baserriaren inguruan tamaina eta mota askotako harriak daude. Horien artean batzuk eskultura itzelak dira, esaterako, zortzi metro luze den harrijasotzaile bat dago, 40 tona pisatzen dituena. Halaber, baserri barruan harri gehiago egoteaz batera, argazkiak, Perurenak lehiaketetan erabilitako arropak edota oroigarriak daude.
Peru Harri bisitatu ostean Leitzako Musunzar jatetxean bazkalduko dute.