Bermeotarrek irabazi dute Espainiako batel txapelketa
Asteburuan Galizian lehiatu dute txapelketa. Gizonezkoen senior mailan nagusitu da Bermeo. Emakumezkoetan, berriz, Zumaia izan da txapeldunaAurreko astean Euskadiko txapelketa irabazi ostean, Bermeoko arraun taldeko gizonezko seniorrak nagusitu dira Es...
Asteburuan Galizian lehiatu dute txapelketa. Gizonezkoen senior mailan nagusitu da Bermeo. Emakumezkoetan, berriz, Zumaia izan da txapelduna
Aurreko astean Euskadiko txapelketa irabazi ostean, Bermeoko arraun taldeko gizonezko seniorrak nagusitu dira Espainiako batel txapelketan. Emaku- mezkoetan, ostera, Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak irabazi du.Meiran (Galizia, Espainia) lehiatu zuten domekan Espainiako batel txapelketaren finala. 9 minutu, 21 segundo eta 93 ehunenetan egin zuten estropada bermeotarrek, Cabo da Cruz bigarrenari 5 segundo pasatxoko aldea aterata. Moaña izan zen hirugarrena, 10 segundo eta 61 ehunenera.
Hala, Tiranek eta Zierbenak laugarren eta bosgarren amaitu zuten estropada, hurrenez hurren.
Bestalde, emakumezkoetan, nagusitasunez irabazi zuten zumaiarrek. 11 segundo eta 2 ehuneneko aldea atera zioten Chapela bigarrenari. Hirugarren, berriz, Samartolomeuk egin zuen.