Zapatu iluntzean eman zuten kontzertu berezia, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. 500 parte hartzaile baino gehiago, doinu eta erritmo ezberdinetara. Aurrean, jendez betetako harmailak. Ume, gazte zein nagusi… Instrumentoarekin, kantuan edota dantzan… Hunkigarriak izan ziren, bereziki, Segundo Olaetako umeek eta bandak Ken Zazpiren ‘Gernika’ kantatu zutenean, Ross dantza eskolakoen performanceak lagunduta. Eta hunkigarria, baita, abesbatzek eta bandak eskaini zutenPablo Sorozabalen ‘Gernika’.
Elai-Alai dantzari taldeak ere bere pausoak jarri zizkion zenbait piezari, eta Andra Mari koralarekin batera izan dira, aurten, Zornotzako eta Ondarroako abesbatzak.
Sorpresak ere izan dira; besteak beste, musika eskolakoek Gatiburen Zeu,zeu,zeu! abestia interpretatzerakoan. Alex Sardui eta Haimar Arejitaren laguntza izan zuten abesti horretan.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.