Bermeoko Musika Eskolako kamara koroa
Bermeoko Musika Eskolako ikasleek eszenatoki berri bat estreinatuko dute, Arrantzaleen Museoa, hain zuzen ere. Bihar eta etzi kontzertuak eskainiko dituzte, 19:00etan, doan.
Sokak Airean kontzertua eskainiko dute eguaztenean. Bertan, Bermeoko, Arratiako eta Zornotzako musika eskoletako biolin eta biolontxeko 40 ikaslek hartuko dute parte. Bermeoko Musika Eskolatik zaldu dutenez, “elkarlanean burututako proiektuari hasiera emango diogu Bermeon. Ondoren, hurrengo egunetan Zornotzan eta Artean emango dituzte kontzertuak”.
Eguenean, berriz,
Kantak Airean izeneko kontzertua hartuko du Arrantzaleen Museoak. Horretan, Musika Eskolako koro txikiak eta kamara koroak parte hartuko dute. Jakinarazi dutenez, 35 ikasleren parte hartzea izango da emanaldi horretan.
Musika Eskolako arduradunen arabera, “kontzertu txikien formatuak eskaintzeko leku egokia ikusi da Arrantzaleen Museoa”.
Bestalde, kontzertuekin jarraituta, barikuan Erroxape abesbatzak Santurtzira egingo du irteera. Mamariaga aretoan eskainiko dute kontzertua Maitia abesbatzarekin batera. Elkartruke bat izago dela azaldu dute, santurtziarrak Gabonetan etorriko baitira Bermeora. “Gogo eta ilusio handiarekin” prestatu dute emanaldia Erroxapeko 25 kantariek.