Leire Arano zumaiarraren 'Betiko atzo' lanak irabazi du Peru Abarka lehiaketa
Euskal Herri osoko hemeretzi lan aurkeztu dituzte narrazio lehiaketara. Egitura biribila, idazkera dotorea eta erritmoa dituela esan du epaimahaiak. Ilustratzaileen epea zabaldu duteBetiko atzo lanagaz, Leire Arano izan da 2015eko Peru Abarka lehiaketa...
Euskal Herri osoko hemeretzi lan aurkeztu dituzte narrazio lehiaketara. Egitura biribila, idazkera dotorea eta erritmoa dituela esan du epaimahaiak. Ilustratzaileen epea zabaldu dute
Betiko atzo lanagaz, Leire Arano izan da 2015eko Peru Abarka lehiaketaren irabazlea. Euskal Herri osoko hemeretzi lan aurkeztu dira aurten, Ibaizabal argitaletxeak eta Markina-Xemeingo Udalak lankidetzan antolatzen duten narrazio lehiaketara. Epaimahaikideek esan dutenez, «kalitate handikoak asko».Betiko atzo lana «ispiluan bere burua ezagutzen ez duenaren erretratua dela» goraipatu dute epaimahaikoek. Egitura biribila izateaz aparte, idazkera aldetik ere oso dotorea dela azaldu dute: «Esaldien erritmoa nabarmentzen da, eta hizkuntza landua eta ederra darabil egileak. Hitzekin jolasean aritzen da, eta irudi ederrak sortzen ditu».
Estilo-baliabideak ere finak dituela azpimarratu du epaimahaiak, «sarearen alegoria bizitzagaz parekatzean, esate baterako», esan dute.
Idazlan irabazlea aukeratuta, ilustrazio lehiaketaren epea zabaltzen da orain. Idazlana eskuragarri jarri dute antolatzaileek www.peruabarka.wordpress.com blogean, eta narrazio horretan oinarrituta, euren proposamenak bidali ahal izango dituzte ilustratzaileek ekainaren 27ra bitartean.
Ilustrazio bikoitza bidali behar dute, guztiz amaituta eta koloretan; portadaren zirriborroa eta Story board proposamenaren zirriborroa.
Lanak formatu digitalean aurkeztu behar dira, 72 pixel inguruko erresoluzioan eta CD batean Markina-Xemeingo udaletxean bertan edo posta bidez.