Bermeoko Gazte Mahaiak bigarren batzarra egingo du gaur
Goiko Plazako Kabidxen egingo du gaur, 19:00etan, Bermeoko Gazte Mahaiak bigarren batzarra. Horretan, Bermeok Gaztetxe baten edo herriko gazteak batzeko leku edo espazio ezberdinen beharrizanen inguruan eztabaidatuko dute. Jakinarazi dutenez, Bermeoko ...
14 eta 35 urte bitarteko gazte bermeotarrek parte hartu ahal dute Gazte Mahaian. Martxoaren 27an egin zuten lehenengo batzarra, eta 25 gazte batu ziren. Horretan, gazte diagnostikoan ateratako ondorioen hausnarketa egin zuten, eta mahaiaren funtzionamendua eta lan-ildoak zehaztu zituzten. Ondoren, proposamenen eta beharrizanen zerrenda bat egin zuten.