Familientzako tailer bat hartuko du zapatuan Arrantzaleen Museoak
Itsasontziak izeneko tailerra antolatu du Bermeoko Arrantzaleen Museoak zapaturako. Familientzako tailerra dela azaldu dute antolatzaileek, eta bi ordukoa izango da: 17:00etan hasi eta 19:00etara arte luzatuko da.Jakinarazi dutenez, lehenik eta behin, ...
Jakinarazi dutenez, lehenik eta behin, Arrantzaleen Museoko geletan zehar bisita gidatu bat egingo dute parte hartzaileek. Bisita horretan arrantzarako itsasontzi mota ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Ondoren, umeek, euren arduradunekin batera, itsasontziak egingo dituzte, eta egindako ontziekin joko bat egingo dute amaieran.
4 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute zapatuko tailerrean, betiere, arduradun bategaz. Lekuak mugatuak direnez ezinbestekoa izangoa da aldez aurretik izena ematea. 94-688 11 71 telefono zenbakira deitu beharko da horretarako.