Argazki lehiaketa jarri du martxan Lekeitioko plazako K13 kioskoak
Bi ekitaldi ditu martxan Lekeitioko plazako K13 kioskoak. Alde batetik, K13 Argazki Lehiaketa antolatu dute, eta bestetik, Late In Brighton taldearen zuzeneko kontzertua egongo da domekan, 18:30ean, kioskoan bertan.Maiatzaren 30era arte egongo da argaz...
Maiatzaren 30era arte egongo da argazki lehiaketan parte hartzeko aukera. Horretarako, K13 facebookera argazki bat atxikitu behar da, eta «atsegin dut» gehien dituena izango da irabazlea. Beretzako K13 kamiseta eta izerditzeko jertse bat egongo dira sari modura.
K13 kioskoak urte bete egin zituen domekan, lagunartean. Izan ere, «asko ikusi eta asko ikasi» duten urte honetan giro onagaz beteta eduki dute kioskoa, eta herriari esker ona adierazi nahi izan diote. Era askotako zuzeneko emanaldiak antolatu dituzte. Josu Bergara, Petti, Napoka Iria, Bikustik eta Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertso- lariak ere izan dira bertan beste askoren artean.