Bizkargirako bidea
Herriko auzo ezberdinak zeharkatzen dituzten hiru ibilbideren berri emango dute, Zubieta Errotan emango duten hitzaldian. Aiuria-Askari-Oka-Berroia izeneko 8 kilometroko ibilbidearen; Zugaztieta-Gorozika-Bizkargi-San Roman-Kurtzero 15 kilometrokoaren eta Ibarruri-Unda-Mauma zeharkatzen dituen 12,6 kilometroko ibilbidearen berri emango dute.
Oinez disfrutatzeko ibilbideak dira, eta paisaia, kultura eta herria era osasuntsu baten ezagutzea da helbudua. 19:00etan hasiko da aurkezpena.