Bermeoko EH Bilduko zenbait kide
Bihar hasi eta hauteskundeetara bitarteko eguenetan izango dira topaketak. Guztiak, 19:30ean izango dira, Lamerako EH Bilgunean.
Idurre Bideguren EH Bilduren alkategaiak azaldutakoaren arabera, «batzar horietan herritarrek lehen eskuz izan ahalko dute herri programan jasotzen diren helburuak, apustuak eta proposamenak». Bertaratzen direnek «informazio sakona» izango dutela adierazi dute. Era berean, herritarren iritziak ere jaso gura dituzte.
Herritarren eskutik landutako programak jasotzen dituen bost ardatzak landuko dituzte: Bermeo sozio-ekonomikoki indartzea, herritarren bizi kalitatea hobetzea, desoreka sozialei aurre egitea eta herritarrek kulturaren parte izatea dira EH Bilduren lehentasunak. Hori guztia, kudeaketa «gardenagaz eta parte hartzaileagaz» egingo dutela azaldu dute.
TOPAKETAK:
Bihar. Politika soziala landuko dute. Parekidetasunaren, adinekoen eta herritarren osasunaren alde egin dituzten apustuen berri emango dute.
Apirilak 30. Bizi kalitatea izango dute hizpide. Birziklapena, hondakinen kudeaketa eta ingurumena, uraren kudeaketa eta oinezkoentzako herri atsegina izateko EH Bilduren ekimenak eta proiektuak azalduko dituzte.
Maiatzak 7. Egoera soziekonomikoa bultzatzeko dituzten proiektuen berri emango dute. Besteren artean, eskualdean kalitatezko lanpostu egonkorrak sortzea helburu duen eskualdeko garapen agentziari buruzko azalpenak emango dituzte.
Maiatzak 14. Euskara, kultura eta gazteriaren inguruko proposamenak azalduko dituzte.
Maiatzak 21. Kudeaketa gardenagoa eta eraginkorragoa lortzeko, komunikazioa hobetzeko eta parte hartzea indartzeko proposamenen berri emango dute.