Hautagaien zerrenda aurkeztu du Markina-Xemeingo EH Bilduk
Markina-Xemeingo EH Bilduk lokala inauguratu zuen barikuan Goiko Portalean, eta bide batez, herri programa eta hautagaien zerrenda aurkeztu zituen. Oro har, herrira begirako aurkezpena izan zen barikukoa. «Aurreko zapatuan herri batzarra deitu zen, et...
Lokala zabalik egongo da ekarpenak egin edo lagundu nahi duten guztientzat, eta zalantzak edukiz gero, herritarrek bertara jo dezaketela gaineratu dute. Lokala zabalik egongo da eguen goizeetan, bariku arratsaldeetan eta asteburuetan.
Hautagaiei dagokienez, gaur egun udaletxean dauden EH Bilduko zinegotzi batzuk eta beste alor ezberdinetan esperientzia handia duten herritarrak bildu dituzte EH Bildukoek zerrendan.
Juanjo Txurruka gaur egungo alkatea izango da alkategaia berriro, eta horretan ere bere esperientzia da EH Bilduko ordezkariek nabarmendu nahi izan dutena. Beragaz batera daude hautagaien zerrendan, Josune Baskaran, Aitor Odiaga, Iratxe Lasa, Joseba Iraolagoitia, Isa Mandiola, Jose Ignacio Arakistain Akis, Leire Markuerkiaga, Eneko Arrate, Garazi de la Fuente, Jose Luis Balentziaga, Rakel Anitua, Jesus Unanua eta Oihana Prieto.