Elikadura burujabetzari buruzko dokumentala emango dute
Lekitto Bedarra ortularien elkartearen eskutik Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian dokumentala eskainiko da bihar, 18:30ean, Gaztegunean. Dokumentala ikusteagaz gainera, solasaldia egingo da gaiaren inguruan.Ehne-Bizkaia eta Bizilurren e...
Ehne-Bizkaia eta Bizilurren elkarlanetik sortutako dokumentalak Euskal Herrian elikadura burujabetzaren inguruan eraikitzen hari diren esperientzia eta alternatiben berri ematen du. Dauden eredu agroindustrialak maila sozial, ekonomiko eta ingurumenean dituen ondorioak erakusten ditu, eta horren aurrean, nekazaritza sektoretik eraikitzen ari den alternatiba nabarmentzen du: elikadura burujabetza. «Hainbat esperientzien bidez, gure herri eta hirietan aurrera doan errealitate bat dela ikusiko da», diote egileek.