Foruko EH Bilduren lan taldea
Beste hainbat herritan egin modura, Foruan ere EH Bilduk aurkeztu du aurtengo udal hauteskundeetarako sortutako lan-taldea. Hamar lagunek osatzen duten zerrenda horretan, Ainhoa Madariaga izango da alkategaia. Madariagarekin batera ariko dira lanean, besteak beste, Gemma Zabala, Unai Argarate, Joana Ikazuriaga, Iñigo Muniozguren, Asier Bengoa, Irati Agorria, Pantxoa Gandarias, Ameli Zorrozoa eta Joseba Arriaga