Ekintzailetza bultzatzeko hainbat ekimen egingo dituzte Mutrikun
Apirilaren 30era bitartean, bigarren aldiz egingo den ZuEKIN! egitasmoa. Hitzaldiak, jardunaldiak eta Itsas Lur Gourmet Getariara irteera bat ere egongo dira aukeranApirilaren 30era bitartean, ekintzaile berriak erakartzeko hainbat ekimen egingo dira M...
Apirilaren 30era bitartean, bigarren aldiz egingo den ZuEKIN! egitasmoa. Hitzaldiak, jardunaldiak eta Itsas Lur Gourmet Getariara irteera bat ere egongo dira aukeran
Apirilaren 30era bitartean, ekintzaile berriak erakartzeko hainbat ekimen egingo dira Mutrikun, ZuEKIN! 2015 lelopean.Mutrikuko Udalak eta Debegesa Debabarreneko garapen agentziak antolatuta, hitzaldiak, jardunaldiak eta irteera bat egingo dira, ekintzailetza sustatu eta laguntzeko helburuarekin.
ZuEKIN! egitasmoa bigarrenez antolatu da, eta ekimenak mutrikuarrei zein eskualdeko herritarrei zuzenduta daude. Parte hartzea doakoa izango da.
Programaren lehen hitzordua eguenean izan zen. Luardon ekintzailetzari buruzko jardunaldia egin zen, eta bereziki azken urteetan negozio ideia bat martxan jarri duten ekintzaileei edota etorkizunean ekiteko asmoa dutenei zuzenduta egon zen.
Teresa Aranzibia Jario Consulting enpresako kidearen eskutik, hainbat enpresa proiektu aztertu zituzten.
Saio «eraginkorrak»
Egueneko saioaz gain, gaur, bihar, etzi eta apirilaren 28an ere hainbat hitzaldi emango dira, Zabielgo hitzaldi aretoan, 18:00etatik 21:00etara.
Antolatzaileen iritziz, saioak entzuleentzat «eraginkorrak» izango dira. «Sektore ekonomiko ezberdinetako gertuko esperientzia interesgarriak ezagutzeko aukera paregabea eskainiko dute saio hauek. Lau egunetan, nekazaritza, itsasoa, merkataritza, ostalaritza, turismoa eta sektore berritzaileetan oinarritutako hamabost hizlari izango dira euren bizipen eta esperientzien berri ematen». Programari amaiera emateko, apirilaren 30ean Mutrikuko I. Enpresa Proiektu Lehiaketaren sari banaketa egingo da, 19:00etan, Zabielen.