Arizmendiarrietaren lana goraipatu dute omenaldian
Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiba mugimenduaren sortzailea jaio zela 100 urte bete direla eta, omenaldia egin zioten domekan bere jaioterrian. Mario Izeta Bilboko gotzainak zuzenduta, meza jendetsua egin zen Xemeingo parrokian, eta ekitaldia egin...
Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiba mugimenduaren sortzailea jaio zela 100 urte bete direla eta, omenaldia egin zioten domekan bere jaioterrian. Mario Izeta Bilboko gotzainak zuzenduta, meza jendetsua egin zen Xemeingo parrokian, eta ekitaldia egin zioten ondoren, eguerdian, Barinagan dagoen bere monumentuaren ondoan. Arizmendiarrietaren senide, lagun eta lankideez gain, Iñigo Urkullu lehendakariak ere parte hartu zuen omenaldian. Lehendakariaren ustez, Arizmendiarrieta ez eze, pertsona, balio eta legatua gogora ekartzeko ekitaldia zen. Aita Arizmendiarrieta eredu bat izan dela esan zuen, pertsonen alde egin baitu lana. «Gazteen formakuntza integralaren aitzindaria da, humanismo, lankidetza eta justizia sozialaren balioak oinarritzat hartuz», esan zuen. Lore eskaintza eta Xemein Abesbatzaren doinuekin borobildu zuten ekitaldi berezia.