Argazkilaria: Jose Ramon Erezuma
Gernika Rugby taldeko jokalariek atseden hartuko dute asteburu honetan. Aurreko astean, etxean jokatu zuten 20.jardunaldiko norgehiagoka, eta 27-40 galdu zuten Clomputense Cisnerosen kontra.
Sailkapenean seigarrena da Gernika R.T, 44 puntugaz.
Atsedenaldiaren ostean, hurrengo astean bi euskal derbi izango dira. Batetik, bizkaitarren arteko lehia egongo da, Gernikak Getxoren kontra jokatuko baitu. Bestetik, talde gipuzkoarrak ariko dira nor baino nor: Ordizia eta Hernani.