Hortzetako inplanteen alternatibak
Ahoaren atzealdean haginik ez duten hainbat lagun daude, gaur egun, eta, osasun egoera tarteko, edota kirurgiaren beldur direlako, ez dute hortzetako kirurgiarik egin nahi izaten. Horregatik, konponbide bat behar dute horiek guztiek. Paziente askok, ha...
Hala, kasu batzuetan, kristalekin egindako protesia izango dute alternatiba. Produktu berria da, ZX-27 beirazko zutabeen protesi sistema deitutakoa. Paziente bakoitzarentzako neurrira egindako kristalezko zutabeen bitartezko sistema da aipatutakoa. Protesi finkoa jartzen zaio pazienteari berezko hortzetan, eta horren gainean doaz beira-zutabeak.
Teknika hori erabili ahal izateko, hala ere, beharrezkoa da hortzik ez dagoen oia fina ez izatea; hori, baina, dentistak balioztatu beharreko gauza da. Kontuan hartu behar da, gainera, aipatu kristalak finkatzen diren oia ez dela denboraren poderioz lermatzen, eta hezurrik ere ez da galtzen, mamurtze-kargak hartzen baititu.
Bestalde, zeramikazko zubi finkoaren distal gunean kokatzen dira beirazko zutabe horiek.
Euskal Herrian arrotza den produktua bada ere, Alemanian urte askoan erabiltzen ari dira. Durangoko Ekoden Hortz Klinikan ere, hamar urte daramatzagu alternatiba hori eskaintzen; emaitza ezin hobeekin, gainera.
Informazio gehiagorako, Durangoko Arkotxa kaleko 4an aurkituko gaituzu, edo 94-621 78 22 telefono zenbakira deituta. Sistemaren berri izateko www.zx-27.com helbidea ere bisitatu dezakezu.