Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • On Egin!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Arizmendiarrieta abadearen irakaspenak, jarraibide

Jose Maria Arizmendiarrietari buruzko monografikoa kaleratu du 'Hemen' aldizkariak. Eguaztenean aurkeztu zuten Esperantza eraikinean egindako ekitaldianJose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrenaren harira, eguazten arratsaldean egin zen Lea ...

Busturialdea
2015/04/17

Jose Maria Arizmendiarrietari buruzko monografikoa kaleratu du ‘Hemen’ aldizkariak. Eguaztenean aurkeztu zuten Esperantza eraikinean egindako ekitaldian

Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrenaren harira, eguazten arratsaldean egin zen Lea Artibai Ikastetxean Markina-Xemeinen ospatuko diren ekitaldietako lehena. Hemen aldizkariak, Jose Maria Arizmendiarrieta eta kooperatiba mundua izenburupean, euskal kooperatibismoaren sortzaileari eskaini dion zenbakia aurkeztu zuen Joxemari Arzalluz aldizkariaren zuzendariak, Xabier Retegi eta Pako Garmendia idazleen laguntzagaz. Biek egindako gogoetak irakur daitezke Arizmendiarrietari eskainitako zenbakian.

Hemen aldizkaria orain dela hamazazpi urte hartutako erabakiaren fruitua dela azaldu zuen Joxemari Arzalluzek. «Eta aldizkaria erlijio gogoetarako egina dago», zehaztu zuen. Euskal Herriko elizak euskararekiko hutsunea ikusten zuelako sortu zuten, Arzalluzen esanetan, aldizkaria. «Azken urteetan euskarazko aldizkari edo elizagaz lotutako aldizkaririk ez zegoen eta ez dago, bakarrik Hemen».

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak hordago bat bota zieten Hemen aldizkariko egileei ea prest ote zeuden Arizmendiarrietari buruzko zenbaki bat ateratzeko, eta eurek hartu. Hori dela eta, elkarteak emandako aukera eskertu zuen aldizkariaren zuzendariak aurkezpenean.

Etorkizunera begira

Jose Mari Arizmendiarrietaren izaera eta eragina azaldu zituzten Xabier Retegik eta Pako Garmendiak.

Arizmendiarrieta bere garaira mugatutako pertsonaia ala etorkizuneko aitzindaria zen galdetu zuen Xabier Retegik, eta galdera horri erantzuteko gizartean izan diren aldaketak aitatu zituen.

Gaurko gizarte berri honen premiak asetzeko Arizmendiarrietaren magisteritza aitzindari izan dela nabarmendu zuen Retegik: «Arizmendiarrieta ez da lehengo oroimen polit bat baizik eta gaurko eta etorkizuneko bide bat. Erakutsi zuen lankidetza bide berri bat da gure gizarteak bere nortasuna galdu gabe ekonomia gailenkor bat lortzeko».

Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteko partaideak Barinagako apaizaren kanonizazio prozesua azaldu zuen, eta prozesuaren atalik garrantzitsuena orain hasten dela azpimarratu zuen: «Hau da gure garaia lanean hasteko; bere magisteritza bideratzeko eta martxan jartzeko».

Xabier Retegiren gogoetak beste ikuspegi batetik osatu zituen amaitzeko Pako Garmendiak. Arizmendiarrietak zuen bizitzaren autoulerpena edo bere buruaren ikuspena gaur egunean ez bezelako printzipioetan edo belaunaldi berrien printzipioetatik aparte zeudela esan zuen Garmendiak: «Gaur egunean ez daukagu problema teknologikorik ez eta informazio arazorik ere, daukagun krisirik larriena norbere bizitza ulertzeko eran dago».

Nor bakoitzak bere buruaren jabe eta bere erantzukizunaren jabe izan behar duela adierazi zuen Pako Garmendiak, eta, haren iritziz, Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitzaren adierazpenak ikuspegi horretatik aztertzeak asko lagun dezake etor- kizunari aurre egiteko.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.