Ustez, 2012an Arratzuko baserri batean lapurreta egin zuen 21 urteko gaztea atxilotu dute
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo atxilotu zuten gaztea Gernika-Lumoko ertzain-etxeko agenteek. Iturri berak dioenez, 2012an Arratzuko baserri batean lapurtzea egosten diote atxilotutakoari. Lapurretaz geroztik, ikerketa irekita egon da, eta baserrian jasotako frogei esker, atxilotua identifikatu ahal izan dutela azaldu dute poliziek.
Orduko hartan jarri zuten salaketaren arabera, hainbat bitxi eta 2.200 euro lapurtu zituzten Arratzuko baserri hartan. Salaketa jarrita, baserrira bertaratu ziren ertzainak, eta hainbat gela nahaspilatuta zeudela ohartu ziren. Halaber, baserrirako sartzeko, ustezko lapurrak leiho bat bortxatu zuela egiaztatzeko aukera ere izan zuten ertzainek.
Hala, atxilotua atzo arratsaldean epailearen esku utzi zuten.