Oporretako aisialdia arrakastaz betea
Udaberriko oporraldia modu partehartzaile, sortzaile eta aktiboan gozatzeko aukera izan dute Lekeitioko umeek. Lekeitioko Udalak eta Aisialdi Taldeak egitarau oparoa prestatu zuten udaberriko oporretarako, eta beraz,apirilaren 7tik 10era, arratsaldero,...
Udaberriko oporraldia modu partehartzaile, sortzaile eta aktiboan gozatzeko aukera izan dute Lekeitioko umeek. Lekeitioko Udalak eta Aisialdi Taldeak egitarau oparoa prestatu zuten udaberriko oporretarako, eta beraz,apirilaren 7tik 10era, arratsaldero, ludoteka eta kidegune zerbitzuak hainbat ekintzekin indartuta egon dira. Txikienen artean, altxorraren bilak arrakasta berezia izan zuela azaldu dute. Nagusitxoek berriz, dantza ikastaroa eta Urban Dance ikastaroa baloratu dituzte positiboen.