Urdaibaiko arraunlariak iaz Kontxako banderan
Ekainaren 28an ekingo diote klubek denboraldi berriari. Azken urteetan legez, oraingoan ere Kantauri itsasotik kanpo egingo dute lehen estropada, arrauna eta TKE liga ezagutarazteko asmoagaz.
Euskadi Basque Country bandera lehiatuko dute Malagako La Malagueta hondartzaren inguruan.
21 estropadarekin osatu dute denboraldi honetako egutegia, play off-ak barne. Bi hilabete barru hasi, eta irailaren 20ko El Corte Ingles banderarekin amaituko dute liga.