Herri programa aurkeztuko du gaur Lekeitioko EH Bilduk
Udal programa herriratu eta maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duten hautagaien zerrenda ezagutzera emango du gaur Lekeitioko EH Bilduk. Batzar zabala deitu dute horretarako; 19:00etan egingo dute aurkezpena, kultur etxeko Azkue aretoan.H...
Herri programa herritarren ekarpenekin osatu dutela aurreratu du Lekeitioko EH Bilduk. Jakitera eman dutenez, herri batzarrak egin dituzte, eta herriko eragile ezberdinekin elkartu dira lekeitiar guztien ekarpenak jasotzeko. «Azken lau hilabeteetan lantalde bat aritu da programa eratu eta egin dizkiguten ekarpenak txertatzen», azaldu dute. Ekarpen asko izan dituztela ere zehaztu du alderdiak.
Lekeitioko EH Bilduk herri programa jaso eta udal zerrenda ezagutzera gonbidatu ditu herritarrak. Gainera, umezaintza zerbitzua ere jarriko dute.