Gernika-Lumoko ikastetxe guztietako (Barrutia, Mertzede eta Allende Salazar ikastetxeetako eta San Fidel eta Seber Altube Ikastoletako ) ikasleek bat egingo dute domekan Eskolarteko Dantzari Egunean. Hain zuzen, 11:30ean dute hitzordua dantzan egiteko Urbietako futbol zelaian; hala ere, horra iristeko, kalejiran joango dira parte hartzaileak 11:00etan hasita Pasealekutik.
Hain justu, 3 eta 15 urte bitarteko 1.400 neska-mutilek parte hartuko dute urtero-urtero hutsik egiten ez duen zita horretan. Urbietan elkartuta, beraz, honako dantzak egingo dituzte Gernika-Lumoko ikasleek: Dantzari dantza; makil jokoa I,makil jokoa II, txulalai, zapatain dantza, San Petrike; Gipuzkoako makil txiki, euzko dantza, arku-dantza, zinta dantza eta, bukatzeko, Benafarroako martxa.
Lehenengoz Eskolarteko Dantzari Eguna egin zenetik 25 bat urte igaro dira, eta, ordutik, Gernika-Lumoko irakaskuntza zentroetan ikasturte osoan landutakoaren ondorioa erakusten aritu dira, «euskal ohiturak lantzea, psikomotrizitatea garatzea, umeen arteko harremanak bideratzea eta familia giroko ekitaldietan hizkuntza ohiturak lantzea» helburu hartueligata.
Alegia, orain arteko eta hemendik aurrerako Eskolarteko Dantzari Egunetan ere, «umeen gizarteratzea euskaraz gauzatzeko» lanean jardungu dute Gernika-Lumon, «ekitaldi erraldoi eta hunkigarri baten bitartez».