Gure Esku Dago ekimenari babesa erakutsi dioete beste behin aulestiarrek. Domekan bizilagun asko batu ziren argazki erraldoia ateratzeko. Gainera, datozen egunetarako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte ekimen horren inguruan. Bihar arratsaldean, oih...

Gure Esku Dago ekimenari babesa erakutsi dioete beste behin aulestiarrek. Domekan bizilagun asko batu ziren argazki erraldoia ateratzeko. Gainera, datozen egunetarako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte ekimen horren inguruan. Bihar arratsaldean, oihal zatia erosteko mahaia ipiniko dute eskolan. Iluntzean, ostera, erabakitzeko eskubidearen aldeko pintxo-potea egingo dute. Horregaz batera, 19:30etik aurrera, Gure Esku Dago kanpainara atxikitzeko aukera egongo da plazan. Bestalde, eguaztenean
Jostunak dokumentala egongo da ikusgai, udal areto nagusian, 19:00etan. Halaber, zapaturako Joste Eguna antolatu dute. 17:00etatik aurrera bilduko dira plazan, eta, besteak beste, hurrengo ekitaldiak egingo dituzte: umeentzako antzerkia, oihalak jostea eta erreki sorta, musikagaz girotuta.