Esku pelota, zesta eta pala txapelketak aurkeztu zituzten atzo Bilbon. Esku pelotari dagokionez, 25 herritako ordezkariak lehiatuko dira, tartean, Gernikako pilotariak. Zestan, berriz, lau udalerri arituko dira nor baino nor: Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Berriatua eta Durango. Bestalde, palan oraindik ez dute itxi izena emateko epea.
Azken bi urteetan gernikarrek irabazi dute esku pelotan, eta aurten ere tituluari eusten ahaleginduko dira. Iazko taldeen artetik, Elorrio, Durango, Atxondo, Arrankudiaga, Leioa eta Santurtzi ez dira lehiatuko. Bestalde, Abadiñoko eta Dimako pilotariek parte hartuko dute.
Txapelketako lehenengo partidak hurrengo astean jokatuko dituzte. Hala, esku pelotako finala ekainaren 26an egingo dute Bilboko Kirol klubean, eta biharamunean, Zornotzan jokatuko dute palakoa. Zesta puntakoa, ostera, ekainaren 7an egitea aurreikusi dute, baina, oraindik ez dute zehaztu lekua.