Xixili taldeak antolatuta, dantza ikuskizun ederra egongo da zapatu arratsaldean Artza pilotalekuan. 17:30ean hasita, lau modalitatetan lehiatuko dira: dantza karibearrak, latinoak,
standar, eta
line dance.
Bederatzigarren urtea da aurtengoa; iaz, 40 bat bikote lehiatu ziren, eta aurten ere beste horrenbeste espero dituzte. Adin guztientzako lehiaketa da, eta partehartzaile gehienak bizkaitarrak izango dira. Hala, lau kategoriatan lehiatuko dira: umeak, gazteak, seniorrak eta helduak.