3Km-aren asanblea bat /Astra Koordinadora
11:00etan batuko dira, eta, batez ere, hamargarren urteurreneko dinamika zehaztuko dute zapatuko bilera horretan. 2005eko abenduaren 23an, 05:00etan, okupatu zuten Gernika-Lumoko gazteek arma lantegia zen Astra. Ordutik hamar urte joan dira, eta Astra Koordinadoran lanean diren talde eta elkarte denak ez ezik, herritarrak ere batu gura dituzte zapatuko batzarrean. Hori dela eta, parte hartzeko dei zabala egin du Koordinadorak.