EH Bildu Sukarrietaren hautagaiak 2015eko udal hauteskundeetarako. Argazkilaria: EH Bildu Sukarrieta
Beste hainbat herritan egin legez, Sukarrietan ere EH Bilduk aurkeztu du aurtengo udal hauteskundeetarako sortutako lan-taldearen zerrenda. Hala, bederatzi lagunek osatzen duten zerrenda horretako lehenengo hautagaia Iñaki Biteri Galilea (Sanikole auzoa) dela jakinarazi du koalizioak.
Aurrera begira, aldaketa politikoa gauzatzeko “nahia eta beharra” erakutsi du EH Bildu Sukarrietak, eta, horretarako “prest” daudela adierazi du. Eta lan hori egiteko prest daudenen artean dira, besteak beste, Sukarrietako udalerako hautagaiak:
1.-Iñaki Biteri Galilea ( Sanikole)
2.- Ibane Bidasolo Kobeaga (Kanala)
3.- Jon Martinez Betanzos ( Abiña)
4.-Marilo Mendez Ormaetxea ( Abaroa)
5.- Eneko Goiri Llodio ( Sanikole)
6.- Janire Sarduy Besangiz ( Sanikole)
7.- Gotzon Ugarte Basterretxea ( Kanala)
8- Marije Learreta Jauregizar ( Sanikole)
9.- Rafa Gallo Sainz-Lopez ( Marisma)