Erabakia ehuntzen jarraitzeko egun osoko jaia antolatu dute
Gure Esku Dagok deituta ekainaren 21ean hiriburuetan egingo den ekimen berezirako girotzen joateko, egun osoko jaialdia antolatu du apirilaren 25erako Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarko Gure Esku Dagok. Ekainaren 21ean hiriburuetan egingo den hautset...
Jadanik hasita daude herritarrak oihalak margotzen, eta beraz, eginda daudenak josi, eta oraindik atzeratuta dabiltzanak margotzeko aukera izango dutela aurreratu dute Gure Esku Dago lantaldekoek. Hori, baina, bazkalostean izango da, eta ordurako hasita egongo da ospakizuna. Horrela, eguerdian hasiko da Joste Eguna triki-poteoagaz. Arkupean txosna jarriko du Gure Esku Dagok, eta bertatik irtenda ibiliko dira herrian zehar jaia zabalduz.
Bazkaria ere antolatu dute, eta bertan parte hartzeko txartelak salgai egongo dira domekara arte, Zeharka, Sakris eta Patxua tabernetan. Nagusiek 12 euro eta ume, ikasle eta langabetuek 10 euro ordaindu beharko dituzte.
Bazkaldu ostean margotuko dira oihalak, baina aldi berean jolasak eta karaokea era egongo da. Egindako lana kalejiran erakutsi ondoren, erromeria egongo da egunari amaiera dantzan emateko. Euria egingo balu jaia plazabarripean egingo da.