Eliza bete jende Mila Urkidi omentzeko
Duela urte batzuk zendu zen Mila Urkidi omendu zuten domeka arratsaldean, Aulestin. Eliza bete zuten aulestiarrek, musika eskolako irakasle «kutuna» omentzeko kontzertuan. Orkestrak, koruak eta bakarlari bik 20 bat abesti kantatu zituzten. Halaber, m...
Duela urte batzuk zendu zen Mila Urkidi omendu zuten domeka arratsaldean, Aulestin. Eliza bete zuten aulestiarrek, musika eskolako irakasle «kutuna» omentzeko kontzertuan. Orkestrak, koruak eta bakarlari bik 20 bat abesti kantatu zituzten. Halaber, musika eskolako kideek Urkidiren senideei oroigarri bat eta loreak eman zizkieten, hark musika eskolan egindako behar eta lanketa guztia eskertuz. Hain zuzen ere, horixe izan zen omenaldiko momenturik hunkigarriena.