Interesa duten herritarrek udaletxera zein Eskolondora eraman behar dituzte beren ipuin edota ilustrazioak. Udaletxean 10:30etatik 14:00etara aurkeztu litezke, Eskolondon, berriz, gaur 17:30etatik 20:30etara. Irudi edo ipuinean ezin daiteke izenik idatzi; aparteko gutun batean ipini behar dira egilearen izen-abizenak, jaiotze data, helbidea eta telefonoa. Halaber, gutunazalean zehaztu behar da zein kategoriatan parte hartzen den.
Adin guztietako bizilagunek parte hartu dezake. Ipuinak euskaraz idatziak izan behar dira, eta edozein teknika edo margo motarekin egindako irudiak aurkeztu daitezke.
Kultur talde desberdinetako kideek eta udaletxeko ordezkariek osatuko dute epaimahaia. Hala, apirilaren 26an, 12:00etan egingo dute sari banaketa Eskolondoko liburutegian.
KATEGORIAK:
- 1.go kategoria: 2 urterarte
- 2.en kategoria: 3 eta 4 urte
- 3.en kategoria: 5 eta 6 urte
- 4.en kategoria: 7 eta 8 urte
- 5.en kategoria: 9 eta 12 urte
- 6.en kategoria: 13 eta 17 urte bitartekoak
- 7.en kategoria: 18 urtetik gorakoak