Arrantzaleak eta Bermeo islatzen ditu Jose Ramon Zulaika Bermeoko bizilagunak Nestor Basterretxea aretoan jarri duen erakusketan. Haren esanetan, «metaforikoki» erabiltzen ditu arrantzaleak bere lanetan, baita Bermeoko paisaiak ere, «bertan bizi delako eta horiek direlako arduratzen diotenak».
Bermeoko paisaiak eta arrantzaleak erabiltzen dituela dio Zulaikak, «komertzialena» delakoan, «bestela jendea ez zen hurbildu ere egingo». Hortaz, jendea erakartzeko modu bat dela uste du. Hala ere, ez du egiten horiek saltzeagaitik, «baizik eta hurbilekoak dituelako eta hori delako bizi duena».
Zulaikaren margolanek planteamendu bikoitza dute: lehenengo planoa, oso figuratiboa eta akademikoa dena, eta zenbaitetan «garrantzitsuagoak» diren bigarren planoak edo atzealdea, kubistak direnak. Bizi duen mundua margolanetan islatzen saiatzen da Zulaika: «mundu erreala eta fantastikoa erabiltzea atsegin du, eta fantasiazko mundu horretarako erabitzen ditu margolanen atzealdeak». Izan ere, haren ustetan, bi gauza horiek osatzen dute benetazko errealitatea, «fantasiak beti du erreala den zerbait».
Olioa erabiltzen du Zulaikak bere margolanak egiterakoan. Beste teknika batzuk erabiltzen saiatu bada ere, erosoen olioagaz sentitzen dela esan du, «etengabe zuzentzeko aukera eskaintzen baitu».
Bere pintura «oso pertsonala» dela dio Zulaikak, horregatik egun «are eta zailagoa» da horretaz bizitzea. Zulaikarentzat garrantzitsua den mundu «pertsonala» da egiten duena, «baina gainontzekoei berdin zaie».
Iritziak garrantzitsuak
Hogeitahamar lan inguru ikus daitezke Nestor Basterretxea aretoan, guztiak salgai daude. Domekara bitartean bisita daiteke Zulaikaren erakusketa, 19:00etatik 21:00etara.
Pintura ikusi gura dutenei hurbiltzeko deia egiten die Zulaikak, «gustatu ahal zaie edo ez». Besteen iritziak garrantzitsuak dira berarentzat, «onak ala txarrak» izan.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.