Arizmendiarrieta omenduko dute bere jaiotzaren mendeurrenean
Arizmendiarrietari buruzko 'Hemen' aldizkaria aurkeztuko dute gaur. Bilboko gotzainak zuzendutako mezak eta omenaldia egongo dira domekanJose Maria Arizmendiarrieta euskal kooperatiba mugimenduaren sortzailea jaio zela 100 urte beteko dira apirilaren 2...
Arizmendiarrietari buruzko ‘Hemen’ aldizkaria aurkeztuko dute gaur. Bilboko gotzainak zuzendutako mezak eta omenaldia egongo dira domekan
Jose Maria Arizmendiarrieta euskal kooperatiba mugimenduaren sortzailea jaio zela 100 urte beteko dira apirilaren 22an, eta bere mendeurrenaren harira, hainbat ekintza prestatu ditu Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxeak. Gaur bertan, 18:00etan, On Julian Olazabalagaren omenez oroigarria jarriko dute ikastetxeko sarrera nagusian, eta ondoren, 19:00etan, Jose Maria Arizmendiarrietari buruzko Hemen aldizkariaren aurkezpena egingo da Esperantza eraikineko enpresa aretoan: Arizmendiarrieta. Gaurko begiradak.Domekan ere, ekitaldi berezia egingo da. 11:00etan, Jose Maria Arizmendiarrietaren omenezko meza ospatuko da Xemeingo elizan. Meza Bizkaiko gotzain Mario Izetak emango du, eta Xemein abesbatzak abestuko du.
12:15ean, berriz, Barinagako San Pedro elizan emango du meza gotzainak, eta meza ostean, 13:00etan, Arizmendiarrietaren omenezko ekitaldia egingo da Barinagan. Markina-Xemeindik Barinagara joateko autobusak egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek.
Arrasateko Kooperatiben Mugimenduaren sortzailea, apaiz eta pentsalari bikaina izan zen Jose Maria Arizmendiarrieta. Markina-Xemeingo Barinaga auzoko Iturbe baserrian jaio zen 1915eko apirilaren 22an, eta 1976ko azaroaren 29an hil zen.