Konsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak etxeko energia hornidurari buruzko ezagutzak azalduko ditu tailer baten bitartez Busturian. Hain zuzen, apirilaren 30ean 18:30ean bilduko dira herritarrekin Altamira Kultur Etxean.
Hori posible izateko, baina, gutxienez, hamabi pertsonek eman beharko dute izena tailerrean. Gutxieneko kopuru hori bermatzeko izena emateko epea zabalik dute interesatuek. Hala, horiek apirilaren 20a, astelehena, izango dute izena emateko azken eguna. Hori egiteko Altamira Kultur Etxera jo beharko dute.