Mutrikuko EH Bilduk udalerako hautagaiak aurkeztu ditu
Mutrikuko EH Bilduk maiatzeko hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu zituen barikuan. Hamasei herritarrez osatutako zerrenda aurkeztu zuten bete-bete eginda zegoen Zabiel kultur etxean. Hautagaiez gain, Xabier Olano Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagai...
Orain arte alkate eta zinegotzi izan direnek hautagai berriak txalo artean hartu zituzten. Hautagaiek aurrekoek hasitako «bide oparoari jarraipena» ematea dute helburu.
Itsas hondotik kanpora
Joseba Palenzuela alkateak azken agintaldiko balantzea egin zuen. Besteak beste, azken lau urteotan udalaren «egoera ekonomikoari buelta eman» diotela nabarmendu zuen. Era berean, herriko taldeekin «harremana sendotu eta politika parte hartzaileak abiatu» dituztela ere adierazi zuen.
Ondoren, Jon Naberan alkategaiari lekukoa eman zion Palenzuelak. Naberanek eskerrak eman nahi izan izan zizkien beragan konfiantza jarri duten guztiei, eta alkate aukeratua suertatuz gero, «bere lanari ilusioz ekingo diola», adierazi zuen. «Udala itsas hondotik aterata, inbertsiotarako aukera berriak izango ditugu», azpimarratu zuen.
Zerrenda aurkezteaz gain, herri programaren erronkarik nagusienak zeintzuk izango diren ere azaldu zituzten. Programa osoa Internet bidez ikusi ahal izango dela esan zuten, eta nahi duten herritarrek bertan ekarpenak egiteko aukera izango dute.