Leartikerren MyMat proiektuak 10.000 euroko saria irabazi du
Mendikute Rosario Elkarteak eta Azarok ideia lehiaketa antolatu dute bigarrenez. Mikel Eizagirre lekeitiarra eta Mitxel Zenarruzabeitia aulestiarra ere saritu dituzte21 enpresa aurkeztu dira Mendikute Rosario Elkarteak eta Azaro Fundazioak elkarlanean ...
Mendikute Rosario Elkarteak eta Azarok ideia lehiaketa antolatu dute bigarrenez. Mikel Eizagirre lekeitiarra eta Mitxel Zenarruzabeitia aulestiarra ere saritu dituzte
21 enpresa aurkeztu dira Mendikute Rosario Elkarteak eta Azaro Fundazioak elkarlanean antolatu duten bigarren ideia lehiaketara, eta 10.000 euroko diru laguntza Leartikerren MyMat ideiarentzat izan da aurten.Epaimahaia Mendikute Rosario Elkarteko Jon Espillak eta Ainhoa Etxaburuk eta Azaro Fundazioko Ainara Basurkok eta Leire Mugerzak osatu dute. Epaimahaikideek, gainera, Jesus Egia eta Angel Toñaren laguntza ere izan dute irabazleen aukeraketa egiterako orduan. Antolatzaileak pozik agertu dira lehiaketan aurkeztutako proiektuen kalitateagaz.
Sari nagusiagaz gainera, beste bi ideia ere saritu dituzte, bakoitza 3.000 euroko diru laguntzagaz: Mikel Eizagirre lekeitiarrarena eta Mitxel Zenarruzabeitia aulestiarrarena. Haurrei zuzendutako aplikazio informatikoen garapenari buruzko proiektua aurkeztu du Eizagirrek, eta haurren elikadurarako ekologikoki transformatutako elikagaien elaborazioa egingo du, berriz, Zenarruzabeitiak.
Momentu honetan, hiru proiektu irabazleak egoera ezberdinetan aurkitzen dira, hala ere, guztiak aurrera jarraitzeko irrikaz eta ilusioz daudela azpimarratu dute.
Irteera lerroan
Hurrengo asteetan MyMat proiektua kaleratuko du Leartikerrek. «Lehenengo sorta bidalita dugu jada, eta gure asmoabueltan jaso eta banatzaile ezberdinekin lanean hastea da», azaldu dute. Webgunea ere martxan daukate, eta kontratu batzuk ere sinatu dituzte. «Irteerako lerroan gaude, dena prest, egun batzuen buruan lasterketari hasiera emateko».
Mikel Eizagirre ere apurka-apurka badoa ideiari forma ematen eta Mitxel Zenarruzabeitiak amaituta dauka berotegia eta landarak sartu eta ekoizten hasiko da. «Udazken aldera uztak jasotzen hasteko eta kontserbak prestatu eta merkaturatzeko lanari ekiteko», esan du.