Auto klasikoak hirugarrenez batuko dira Ibarrurin, zapatuan
Auto klasikoen topaketa zapatu honetan egingo dute, Ibarrurin. Auzoa ezagutzera ematea du helburu hitzorduak, baina baita antzinako autoak Busturialdeko herritarrei erakustea ere. «Ibarruri auzoari bizitasun apur bat ematen lagunduko du zapatuko eguna...
10:00etan batuko dira auto klasikoak, Ibarrurin bertan. «Batez ere, inguruko jendea batzen gara, eta ezagunak gara». Hala ere, Bizkai osoko zaletuak bil daitezkeela esan du Gerrikabeitiak.
11:00ak aldera, motorrak berotu eta Gernika-Lumorako bidea hartuko dute. Ipar tabernan egingo dute lehenengo geldialdia, hondartzetarako bidea hartu aurretik.
Bazkaltzeko aukera
Autoek, gainera, motoekin bat egingo dute Gautegiz Arteagan. «Moto klasikoak aterako dituzte, erakusteko, eta eurekin batuko gara 13:30ak aldera».
Ibarrurirantza egingo dute autoek ostean, bazkalorduan han egoteko. Herri bazkaria egingo dute, frontoian, eta dagoeneko 40 lagunek eman dute izena horretarako. Izena emateko epea gaur bertan amaituko dela jakinarazi du Gerrikabeitiak.
Hala, bazkarian parte hartu nahi duenak bi eratara eman ahalko du izena. Batetik, Gernika-Lumoko Ipar tabernan eman dezake izena, edo, nahiago izanez gero, telefonoz deituta ere egin dezake. Horretarako, 615 750 131 (Asier) edo 686 825 324 (Jon) telefono zenbakietara deitu behar da.