25 lagun, Larrazabaleko lehenengo esperientzian
Larragoko negutegietan hasi zuten eguna. Ondoren, han bildutako ortuagaz pintxo ekologikoen tailerra egin zuten bertaratutako guztiek. Bestalde, arteari zuzendutako tartea ere eduki zuten, marrazketa landuta.Naturagaz, gastronomiagaz, arteagaz, eta oro...
Larragoko negutegietan hasi zuten eguna. Ondoren, han bildutako ortuagaz pintxo ekologikoen tailerra egin zuten bertaratutako guztiek. Bestalde, arteari zuzendutako tartea ere eduki zuten, marrazketa landuta.
Naturagaz, gastronomiagaz, arteagaz, eta orokorrean, kulturagaz sentsibilizatuta dauden 25 lagun egon ziren zapatuan nekazaritza, artea eta gastronomia uztartzea helburu duen Larrazabaleko antzinako eskolan. 11:00etan hasi eta 17:00ak bitartean, gune horretan egiten den lehenengo esperientziaz gozatu zuten.Larragoko negutegietan hasi zuten eguna. Bertan, landaketak ikusi, azalpenak entzun, dastatu eta ortuariak batu zituzten ondorengo pintxo ekologikoen tailerra egiteko. Ortutik ahora Busturiko Goiherriko nekazari eta sukaldari taldearen eskutik egin zuten, hain zuzen ere, pintxo tailerra Larrazabalen. Bertaratutako guztien parte hartzeagaz, lau pintxo egin zituzten.
Arteari zuzendutako tartea ere izan zuten Larrazabalen antolatu den lehenengo esperientzia horretan. Feodor Paulykov margolariak eta Kike Arzubiagak gidatu zuten tarte hori. Horien laguntzagaz, Goiherriko paisaia aztertu zuten, eta horren ostean, interpretaziorako aukera eduki zuten marrazketa esperientzien bitartez.
Larrazabaleko eskola udal eraikuntza izanik, Busturiko jarduera soziokulturalean txertatu gura du udalak, diziplina anitzeko espazio modura. Horren bitartez, Busturiko balio naturalak, paisajistikoak, etnografikoak, arkitektonikoak eta natu- ralak eman gura dituzte ezagutzera. Hala, gune horretan erakusketak, formatu txikiko kontzertuak eta tailerrak egiteko asmoa agertu du udalak, eta lehe- nengoa zapatuan egin zuten.